XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAKILAREKIKO KULTUA

Etiopia hegoaldeko harri falikoak. Kultura askotan zakila lantzekin eta beste arma batzuekin parekatzen dute.

Zakila tente dagoela baino ez da beneratzen.

Horrela, ernaltzaile eta bizi-emaile gisa, jainkoren ikur bihurtzen da.

Zakil tentea behin eta berriz errepikatzen da Paleolitoko artean eta askotan animali irudien gainean ikus daiteke, baina ez dakigu horrela bizitza osoaren iturburu moduan azaldu nahi den.

Dena den, segurua da Egipton Sesostris I.aren garaian (K.a. 1900. urte inguruan) Min edo uzten jainkoa beti erekzioan zegoen (itifalikoa) giza irudiaz adierazten zela eta behia estaltzen ari zen zezenarekin edo emaztea ernaltzen ari zen senarrarekin konparatzen zela.

Batere zalantzazkoa ez den zakil ikaragarri eta tentearekin, Min bideetako jainkoa ere bazen, hau da, bidaiarien gidaria, eta eginkizun horretan beste jainko faliko batzuk zituen partaide.

Greziako Hermes jainkoaren lehen irudiak herm deitutako harri-piloak ziren.